XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lucienne Bloch, garai hartan Riveraren laguntzaile zenak, honela gogoratzen du
Detroitera joko dute handik. 1932a da. Michigango hiri industrial honetan, Ford Motor Company-rentzat egingo du lan Riverak, industria modernoa duela gai. Udaberrian, medikuek arriskuaren handiaz gaztigaturik egon arren, Frida haurdun geratuko da ostera ere.
Rivera ez zen ume gehiago izatearen aldekoa. Berak hiru zituen aurrez, emaztearentzat zein kaltegarri izan zitekeen bazekien, eta hain lanpeturik zebilen ezen ez baitzuen horretarako une egokirik ikusten. Fridak, ordea, beste edozeren gainetik desio zuen haurra.